
Ortuzaintza lanetan, Astran
Barikuan eta zapatuan emango dituzte eskolak, Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean bertan; hain zuzen, hilaren 16an 18:00etatik 21:00etara eta hilaren 17an 10:00etatik 13:00etara. Bioeskolako Mikel Gonzalez Ateka izango da irakaslea. Gonzalezek gazteleraz emango ditu azalpenak.
Ortu txiki baina errendimendu handikoak nola sortu irakatsiko du Bioeskolako kideak. Nork bere solotik produktuak ateratzeko metodo batzuk azalduko dizkie parte hartzaileei.
Ikastaroan parte hartu gura izanez gero, Astrako barrara jo behar da, eta bertan galdetu zein pauso eman behar den izena emateko. 10 euro ordaindu beharko dira parte hartzearren (ikasle eta langabeek, 5 euro).
info@astragernika.net helbidean ere eska daiteke ikastaroaren inguruko informazioa.