
Goi-Zaleren irteera bat
Domekan egingo du irteera
Gernika-Lumoko mendi taldeak, hilaren 18an, Kuartangora (Araba), Arkamuko mendilerrora. 08:00etan jarri du hitzordua, autobus geltokian. Kuartangora iritsita, gutxi gorabehera sei orduko ibilaldi bat edukiko dute aurretik. Ibilbidea mendiko bizikletan egiterik ere badago.
Oinezkoek Unzatik Santa Elaliarainoko tartea egingo dute, eta mendiko bizikletan doazenek Lekañanatik Santa Eulaliarainokoa. Baterako zein besterako, aldez aurretik eman behar da izena, eta 15 euro ordaindu, bazkide izanez gero. Bazkide ez direnek 18 euro ordaindu beharko dituzte.
Inskripzioa eta ordainketa mendi taldearen lokalean egin behar dira (Pedro Elejalde kalea, 8. 48300 Gernika-Lumo), gaur edo eguenean, 20:00etatik 21:30era. Informazio gehiagorako 94-625 84 78 edo 639-64 67 23 telefono zenbakietara dei daiteke edota
goizale@goizale.com helbidera idatzi.