
Gizon bat Bermeoko Ibilaldiko antolakuntza lanetan
Ibilaldia bezalako jai egun handi bat antolatzeak lan asko egitea eskatzen du; eta, aurtengo edizioa arrakastatsua izan dadin, boluntario bila ari da Ibilaldia Elkartea. Nabarmendu duenez, “700 boluntario inguru” behar dituzte oraindik ere.
Ibilaldia berme guztiekin antolatu ahal izateko 1.500 lagun inguru behar dituztela esan dute elkarteko kideek. Dagoeneko, 550 pertsonak eman dute izena Ibilaldiko webguneko eskuorria betez, eta 200 lagun gehiago joango dira Gernika-Lumora Bizkaiko gainontzeko ikastoletatik.
Ibilaldia Elkartekoek esan dutenez, “edonork lagundu dezake”. Izan ere, mota guztietako betebeharrak daude aukeran. “Besteak beste, txosnetan lan egiteko, trafikoa bideratzeko, tiketak saltzeko, garbitzaile lanak egiteko, pegatinak banatzeko, zaintza lanak egiteko, eta muntaia zein desmuntaia lanetarako behar dugu jendea”.
Lagundu nahi dutenek
pertsonalgoa.ibilaldia14@seberaltube.net helbidera idatzi behar dute, izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta egin nahi den lana zehaztuz.