Xabier Enbeitak irabazi du Busturialdeko bertsolari txapelketa
http://www.youtube.com/watch?v=mDgScSJCu6g
Zapatuan jokatu zen finala, Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. Enbeitak Ander Elortegirerkin jokatu zuen buruz burukoa, eta epaimahaiak puntuazio bera eman zien biei. Alabaina, araudiari jarraiki, azkenean Enbeitari ipini zion txapela Joseba Uribarri Paketek. Horri esker, udazkenean jokatuko den Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du Enbeitak.
Josu Goikoetxea Gezuraga aritu zen gai jartzaile, eta Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa izan dira epaileak; idazkari beharretan, ostera, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen. 80 ikusle bildu ziren Elai-Alai aretoan.
Puntuazio taula
| 8H | 8Tx | Puntuak | Bakarka | 10Tx | Kartzela | Guztira | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Xabier Enbeita | 73.50 | 75.00 | 52.00 | 45.50 | 70.00 | 51.00 | 367.00 |
| Ander Elortegi | 76.00 | 76.00 | 48.00 | 54.00 | 72.00 | 41.00 | 367.00 |
| Jon Rementeria | 69.50 | 75.00 | 49.50 | 45.50 | 0.00 | 0.00 | 239.50 |
| Julen Ibarguengoitia | 65.00 | 69.50 | 50.00 | 46.00 | 0.00 | 0.00 | 230.50 |
| Julen Erezuma | 69.00 | 61.00 | 52.00 | 36.50 | 0.00 | 0.00 | 218.50 |
| Koldo Gezuraga | 63.50 | 57.00 | 39.50 | 41.00 | 0.00 | 0.00 | 201.00 |
- Oihana Bartra, 390 puuntu
- Malen Amenabar, 368 puntu
- Xabier Enbeita, 367 puntu
- Igor Meñika, 365.5 puntu
- Ander Elortegi, 254 puntu
- Iñaki Iturriotz, 249.5 puntu
- Joseba Barandiaran, 246.5 puntu
- Jon Rementeria, 239.5 puntu
- Txaber Ormazabal, 233.5 puntu
- Julen Ibarguengoitia, 230.5 puntu
- Peio Ormazabal, 230 puntu
- Inazio Vidal, 229.5 puntu
- Peru Vidal, 229.5 puntu
- Beñat Vidal, 237.5 puntu
- Julen Erezuma, 218.5 puntu
- Arkaitz Zipitria, 215 puntu
- Jone Larrinaga, 2014 puntu
- Asier Goñi, 211 puntu
- Illart Gumuzio, 205 puntu
- Irati Astondoa, 204.5 puntu
- Koldo Gezuraga, 201 puntu
- Aitor Esteban 191.5 puntu











