
Urdaibai Eskubaloi taldeko nesken taldeko
kadeteek eta nesken taldeko
gazteek euskal ligan jokatuko dute hurrengo denboraldian. “Gure helburua, klub modura, euskal ligan aritzea zen, eta hori lortuta, pozik gaude”, azaldu dute Urdabaiko klubetik.
Gauzak horrela, azken denboraldian Bizkaiko ligako lehen maila aritu ostean, liga gorenean ariko dira Mundakako eta Bermeoko eskubaloi taldeko neskak datorren urtean. “Denboraldia amaituta, pozik gaude. Euskal ligan datorren urtean berriak izango dira kadeteak eta gazteak, eta urte pare bat beharko ditugula uste dugu bertan finkatzeko”, gaineratu dute.
Aurreko asteburuan jokatu zituzten Urdaibaiko neskek igoera postuetako partidak. Hain zuzen ere,
barikuan eta zapatuan jokatu zituzten
kanporaketak, Oñatiko kiroldegian. Bi partida jokatu zituzten kadeteek asteburuan. Bata Oñatiko Aloñamendiren aurka, eta bestea Oreretako Ereintza taldearen aurka. Jokatutako bi partidak galdu bazituzten ere, 4 punturekin Euskal Ligarako postua lortzeko nahikoa izan dute Bermeoko eta Mundakako neskek-