
Langileak apirilaren 12ko manifestazioan
Gernika-Lumoko Sortuk elkartasuna eta atxikimendua adierazi die Totorikaguenako beharginei. Azken hilabeteetan langileek egindako borroka goraiparuz, enpresako jabeek jarrera zuzendu dezaten eskatu du, konponbiderako esfortsu zintzoa eginez.
Sortuk salatu du jabeek soldata murrizketa handiak baino ez dituztela eskeini; lan baldintzak bermatu barik, eta etorkizuneko egitasmoei buruzko informaziorik eman barik.
Bestalde, Totorikaguena enpresa distribuzio talde handi bati saltzeak ekar lezakeen prekarizazioa ere salatu du Sortuk. Langileek bere garaian salatu zutenez, hala gertatuko denaren susmoa daukate.
Beharginak gaur bertan hasi beharko lirateke kaleratze gutunak jasotzen. Sortuk salatu duenez, langileek zailtasun handiak izango dituzte lan merkatura bueltatzeko. Modu berean, ez lukete jubilazio duina jasotzeko eskubiderik izango.