'Pepinos prohibidos' antzezlana dakar Atxikiren bigarren saioak
Formatu txikiko antzerkiari lekua ematea helburu daukan Atxiki zikloa Metrokoadroka sormen laborategiaren Zertarako hegoak antzezlanarekin hasi zuen Gernika-Lumoko Trinkete antitxokoak, apirilaren amaieran. Asteburuan, aldiz, bigarren saioa hartuko du Trinketek. Oraingoan En la nevera taldearen Pepinos prohibidos lana eskainiko du Gernika-Lumoko antitxokoak, barikuan
Hilaren 30ean izango da hirugarren saioa, Publikoari gorroto antzezlanagaz, eta Zer duzu Amy? izango da aurtengo azkena. Saio guztiak 21:30ean izango dira, eta bakoitzerako sarrera 5 eurokoa izango da.