
Joan den barikuan, Muxikako Urretxindorra eskolak hartu zuen Busturialdeko Eskola Txikien Jaia. Urtero legez, jai giroa nagusitu zen Gutegiz Arteagako Montorre, Busturiko Jose Maria Uzelai, Natxituko (Ea) Haizeder, Mundakako ikastetxea eta Urretxindorra eskolen arteko topaketan. Guztira, 400 ikasle inguru batu zituen herri ikastetxe txikien ospakizun egunean. “Eskola txikiak ere handiak baitira”.
Bildutako gazteek musika emanaldiak egin zituzten, eta alkarregaz jolasteko aukera izan zuten. Eguerdian, bestalde, lagunarteko bazkaria egin zuten irakasle eta ikasleek. Jai giroa testigua pasatuz amaitu zen. 2015ean mundakarrek antolatuko dute Eskola Txikien Jaia.