
Julen Gabiria idazlea
Aitziber Renteriak eta Henrike Olasolok Julen Gabiria idazlearen
Han goitik itsasoa ikusten da liburua nederlanderara itzuli dutela eta,
Van daarboven zie je de zee izenburua daukan itzulpenaren aurkezpena Holandan egingo du idazleak. Herbereetaraino, baina, ez da edozelan joango, bizikleta hautatu baitu bidaia egiteko. Abiapuntua, gainera, eskualdean edukiko du; izan ere, Gernika-lumoko Astra kulturarako fabrika sozialetik abiatuko da Gabiria Holandara bidean.
Hilaren 14an hasiko du ibilbidea, 09:00etan, eta 1.500 kilometro egin beharko ditu helmugara iristeko. Astra Koordinadorak bizikleta hartu eta Gabiriagaz batera hasierako metro edo kilometroak egitera animatu ditu herritarrak: “Gonbitea denontzat dago zabalik”.
Bestalde, joan orduko,
Han goitik itsasoa ikusten da liburua eta hasiko duen abentura izango ditu idazleak hizkide, Astran bertan berbaldia emango baitu. Maiatzaren 13an izango da hori, 19:30ean.