
Europako hauteskundeak, artxiboko irudian
Europako hauteskunde kanpainan murgilduta daude dagoeneko alderdi politikoak, eta Busturialdean ere emango dute euren programen berri. Gaur bertan, esaterako, EH Bilduk eta EAJk egingo dituzte ekitaldiak eskualdean. EH Bildurena goizean izango da, eta arratsaldean, berriz, EAJrena.
Agerraldi nazionala izango da koalizioarena. Hain zuzen, Bermeoko kofradia berrian jarri du hitzordua, 11:00etan, eta Josu Juaristik parte hartuko du. EAJk, bestalde, Gernika-Lumoko Foru plazan egingo du ekitaldi politikoa, 19:30ean, eta Unai Rementeria eta Itxaso Atutxa izango dira hizlariak.
Eguaztenean, bestalde, beste ekitaldi bat egingo du EH Bilduk; kasu horretan, Gernika-Lumon. 19:00etan izango da, Merkurio iturriaren inguruan, eta Maribi Ugarteburuk eta Jon Argintxonak parte hartuko dute.
Loturak:
Dokumentuak: