
Itxaso Atutxa eta Unai Rementeria gaur, Gernika-Lumon
Europako parlamenturako hauteskunde kanpainan sartuta, Eusko Alderdi Jeltzaleak ekitaldia iragarrita izan du gaurko Gernika-Lumon. Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramale Unai Rementeria eta Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxa izan dira bertan, alderdiko beste hainbat kidegaz batera. Hala ere, PPko Leongo diputatu Isabel Carrasco tiroz hil dutela jakitean, eguneko ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki du EAJk.
Hala, Carrascoren familiari elkartasuna eta doluminak erakutsi die alderdiak; baita Alderdi Popularrari eta, bereziki, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako popularrei.