
Bermeoko portuan egin du EH BIlduk ekitaldia
Kofradia aurrean egin du nazio mailako ekitaldia koalizio abertzaleak, eta Europako hauteskundeetarako zerrendaaburu den Josu Juaristik esan duenez, Estatu espainolaren jarrerek eta erabakiek ere gogor jo izan dute arrantza sektorea. Burujabetza beharrezkoa dela esan du hautagaiak, “gure interesak eta gure etorkizuna defendatzeko”. Horregatik, Europan ere ahots propioa izan nahi du EH Bilduk, euskal herritarren interesak eta Euskal Herriko ekonomia defendatzeko; bai lehen sektorean eta baita gainontzekoetan ere. “Horrela, gure etorkizuna bermatu ahal izango dugu”.
Dokumentua: