
Irudian trontza saio bat
Duela gutxi herri kirol talde bat sortu zuten Gernika-Lumon; eta, bihar, bertoko kirolariek Bilboko erakustaldi baten parte hartuko dute. Bizkaiko Herri Kirolen Federazioak antolatuta, herrialdeko zenbait taldek parte hartuko dute erakustaldian. Alhondiga ondoan dagoen Bizkaiko Plazan egingo dute herri kirol saioa, 12:30etik aurrera.
Talde parte hartzaileek seina kirol egingo dituzte. Hain zuzen, trontza, harri jasotze, txokor batze, ingude, txinga eta saku garraiatze saioak egingo dituzte. Herri kirolak sustatu nahi dituzte erakustaldiagaz.