
Santa Luzian amaituko dute ibilbidea
Hilaren 17rako antolatu du Gernika-Lumoko turismo bulegoak bisita gidatua. Doakoa izango da, baina izena eman behar da aldez aurretik, turismo bulegora deituta (94-625 58 92).
Bisita gidatuaren egunean, Errenteriako kurtzerotik hasiko dute parte hartzaileek ibilbidea, 11:00etan, eta Santa Luziako baselizarainoko tartea egingo dute oinez. Gernika-Lumoko Done Jakue bidearen historia azaltzen Bizkaiko Done Jakue Bidearen Lagunak elkarteko kideak ariko dira, eta bitxikeriren bat edo beste ere jakinaraziko dutela esan dute.