Asteburu honetan ere ez da musika eskaintzarik faltako Busturialdean
https://www.youtube.com/watch?v=fuT1g8a-d8Q
Beste behin, asteburuak kontzertu ugari dakartza eskualdera. Bakearen joinuak jaialdiak zabalduko du musika eskaintza, gaur bertan, eta Oihan Vegaren diskofestak zarratuko du, domeka doizaldean. Horiez gain, Fiakun Team taldea egongo da Gernika-Lumoko Iparragirre rock elkartearen lokalean, eta EH Sukarrak kontzertua emango du Bermeoko Kafe Antzokian. Herri horretako Kapillan, gainera, Estricalla eta Control de Plagas izango dira.
- Gernika-Lumo. Bakearen doinuak III. jaialdia. Gaur, 19:30ean, Jai Alain. Sarrera: 3 euro.
- Bermeo. EH Sukarra gaur, 23:30ean, Kafe Antzokian: Sarrera: 6 euro.
- Gernika-Lumo. Bihar, 22:00etan, Iparragirreren lokalean, Fiakun Team. Sarrera: 5 euro.
- Bermeo. Estricalla eta Control de Plagas bihar, 22:00etan, Kapillan. Sarrera: 5 euro.
- Bermeo. Diskofesta, Oihan Vega. Bihar, 00:30ean, Kafe Antzokian. Sarrera. 4 euro.