
Ane Mugira, ezkerrean
Denboraldi bikaina egin ondoren, datorren sasoian Ohorezko Mailan ariko da Gernika Bizkaia saskibaloi taldea. Oraindik ere mailaz igo izana “sinetsi ezinik” daudela azaldu du Ane Mugirak (Gernika-Lumo, 1984), taldeko kapitainak. Bizkaia GDKOk maila galdu ondoren, Gipuzkoa EHU eta Gernika Bizkaia izango dira maila goreneko bi euskal ordezkariak.
Mugirari BERRIAk egindako elkarrizketa irakurri
hemen