
Bertsolariak, Errigoitin
Errigoitin jokatu da eskualdeko bertsolari txapelketako saio hori, afaritan 70 lagun bildu direlarik. Arikera guztiak osatu ostean, 156 puntugaz nagusitu da Enbeita. Julen Erezuma eta Asier Galarza sailkatu dira bigarren eta hirugarren, 146 puntugaz eta 138,5 puntugaz, hurrenez hurren.
Saio horregaz, gainera, erabakita geratu da zeintzuk izango diren maiatzaren 10ean Gernika-Lumoko finalean kantatuko duten bertsolariak. Hain zuzen, Ander Elortegi Garatea, Jon Rementeria Larruzea, Xabier Enbeita Ibarra, Julen Erezuma Arzanegi, Koldo Gezuraga Seijido eta Julen Ibarguengoitia Ordorika izango dira finalean.
Bigarren saioko puntuazioa:
- Xabier Enbeita Ibarra, 156 puntu
- Julen Erezuma Arzanegi, 146 puntu
- Asier Galarza Garai, 138,5 puntu
- Jon Arano Uriarte, 134 puntu
- Eneko Aldana Carrasco, 134 puntu
- Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria, 130 puntu
Lehen saioko puntuazioa:
- Ander Elortegi, 162,5 puntu
- Jon Rementeria, 150,5 puntu
- Koldo Gezuraga, 141 puntu
- Julen Ibarguengoitia, 139,5 puntu
- Roke Alberdi, 133 puntu
- Mikel Retolaza, 125,5 puntu