Ehunka lagun batu ditu mendi tontorrean Bizkargi Egunak
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Atzo, ehunka lagun batu ziren Bizkargi gainean 36ko gerrako gudariei eta errepresaliatuei omenaldi xume bat egiteko. Gudari horiek Euskal Herriaren alde egindako lana goraipatu zuten eguneko ekitaldi nagusian. Izan ere, 36ko gerra galdu zuten arren, euskal izaera sendotzea lortu zutela esan zuten antolatzaileek.
Muxikatik, Morgatik, Larrabetzutik eta Zornotzatik igo ziren Bizkargi gainera bertoko eta inguruetako herritarrak; jai giroan, baina aldarrikapena mendira eramanez. Izan ere, euskal jendarteak erabakitzeko eskubidea izan badaukala nabarmendu zuten antolatzaileek. Hala, Gure Esku Dagoren ekimenetan parte hartzeko deia egin zuten, erabakitze eskubidearen alde.
Aurten, Zornotzako herritarrei egokitu zaie Bizkargi Eguna antolatzea. Ohi bezala, txalapartariak, dantzariak, bertsolariak eta erromeria izan ziren mendi tontorrean. Etxanoko herritarrek, bestalde, ekitaldi sinboliko bat egin zuten. Hain zuzen, Errepublika garaiko Etxanoko aginte makila sartu zuten lurrean, iraganeko ohiturari jarraituz.
Jai giroa arratsaldera arte luzatu zuten bildutakoek. Eguraldi onak lagunduta, hainbat eta hainbat herritar bildu ziren baseliza inguruan, Bizkargin borrokatu ziren gudariak omentzeko.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.