Muxikako Udalak herritarrei zuzendutako Photoshop ikastaroa antolatu du maiatzerako. Hilaren 9a hasita, barikuro klase bat jasoko dute parte hartzaileek, lau astez.
Apntatzeko epea bihar zarratuko dute. Hala, interesatuek lehenbailehen eman behar dute izena, Zubieta Errota eraikineko liburutegian.
Ikastaroak lau saio izango ditu. Lehenengoan kamararen funtzionamendua aztertuko dute bildutakoek. Bigarren saiotik aurrera, bestalde, photoshop programa erabiltzen hasiko dira izena ematen dutenek. Oinarrizko ezagupenak barneratu ostean, argazkiak tratatzeko teknika desberdinak ezagutuko dituzte parte hartzaileek. Ikastaroko klase guztiak 18.00etatik 20:00etara emango ditu irakasleak.