Gainontzeko herrietan bezala, Gernika-Lumon eta Ibarrangelun ere udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute herriko ume eta gazteek. Ehunzango Jolasak taldeak 2005 eta 2011 urteen artean jaiotako umeei emango die aukera udalekuetan parte hartzeko Gernika-Lumon; Ibarrangelun, aldiz, 1999 eta 2011 urteen artean jaiotakoek emsan ahalko dute izena aurtengo udalekuetan.
Gernika-Lumoko Udako kaleko kanpamentuak
Gernika-Lumokoetarako zabaldu dute dagoeneko inskripzioa egiteko epea eta maiatzaren 16ra arte izango dute horretarako aukera Gaztelekuan; Ibarrangelukoetan, berriz, barikutik hilaren 24ra arte eman ahalko dute izena, kultur etxean.
Herri bietako udalekuak ekainaren 30ean hasiko dituzte eta hamabostaldi bitan banatuta gauzatuko dituzte.
Gernika-Lumon, hamabostaldi bakoitzean, gehienez, 200 pertsonek parte hartu ahal izango dute, eta, guztien artean, herrian erroldatutakoek izango dute lehentasuna.
Gernika-lumo
Herrian erroldatutakoak. Umeko 40 euro ordaindu beharko da hamabostaldi batean izena ematen bada; bietan emanez gero, 70 euro.
Gainontzekoak. Ume bakoitzak 50 euro ordaindu behar izango ditu hamabostaldi bakoitzeko.
Ibarrangelu
Umeak edo gurasoak herrian erroldatutakoak.
– 2011 eta 2005 urteen artean jaiotako umeak: hilabete osoa egiten dutenek 80 euro ordaindu beharko dute pertsonako, eta hamabostaldi bakarra egiten dutenek, aldiz, 50 euro pertsonako.
– 2004 eta 2000 urteen artean jaiotakoak: hilabete osoa egiten dutenek 100 euro ordaindu beharko dute, eta hamabostaldi bakarra egiten duenak 60 euro.
Ibarrangelun bigarren etxebizitza dutenak.
– 2010 eta 2004 urteen artean jaiotako umeak: hilabete osoa egiten dutenek 200 euro ordaindu beharko dute pertsonako, eta hamabostaldi bakarra egiten duenak 120 euro.
– 2003 eta 1999 urteen artean jaiotako umeak: hilabete osoa egiten dutenek 210 euro ordaindu beharko dute pertsonako, eta hamabostaldi bakarra egiten duenak 130 euro.