Barikutik aurrera egoiliarrentzako txartela eskatu ahalko dute ibilgailu berrien jabeek
Mundakako Udalak jakinarazi duenez, egoiliarrentzat ibilgailuetarako txartelak banatzeari ekingo diote aurki; hartara, txarteldunek ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean zehar gune urdinean aparkatzeko aukera izan dezaten. 2013-2014 urteetarako txartela duten herritarrek ez dutela izapiderik egin beharko gogorarazi du udalak, “txartel bera mantendu beharko dute”. Ibilgailu berrientzat lehen aldiz eskatuko dutenek, berriz, txartela eskatu beharko dute maiatzaren 2tik aurrera.
Eskaerarekin batera, zenbait agiriren kopia aurkeztu beharko dute: NAN-a, gidabaimena, ibilgailuaren zirkulazio baimena eta ibilgailuaren aseguruaren azken ordainagiria. Mundakako enpresen ibilgailuen kasuan, aldiz, agiri arrunten ordez, enpresaren IFK, ibilgailuaren zirkulazio baimena eta ibilgailuaren aseguruaren azken ordainagiria aurkeztu beharko ditu. Mundakan kokatutako enpresetako langileek, ostera, enpresako langilea dela eta zein ordutegi duen adierazten duen enpresa-agiria entregatu ebharko ditu, eta enpresako ibilgailua darabilten mundakarrek, azkenik, interesduna, ibilgailua eta enpresaren arteko harremana agertzen duen enpresa-agiria.