Bermeon 2013ko apirilaren 11n izandako suteak kaltetu zuen ingurua hondamendi gune ez izendatzeko arrazoiaz galdegin dio Amaiurrek Espainiako Gobernuari, eta, horretarako, Madrilgo Diputatuen Kongresuan erregistratutako idatzizko hainbat galdera baliatu ditu.
Amaiurrek gogora ekarri du Bizkaian azken 30 urteetan gertatu den sute larriena izan dela iaz Bermeoko Alde Zaharrak pairatutakoa. Halaber, Espainiako Gobernua bera izan zela Bermeoko alkateari kaltetutako ingurua hondamendi gune izendatzeko eskaria egitea proposatu ziona gaineratu du.