Kike Amonarriz eta Mertzedeko zenbait ikasle, atzo
ETBko
Tribuaren berbak saioko aurkezlea atzo egon zen Gernika-Lumoko ikastetxean. Mertzedeko arduradunek zehaztu dutenez, zenbait etorkin elkarrizketatu zituen Amonarrizek. Jatorri desberdinetako ikasleek euskara ikasteko izan dituzten arazoak edota gainditu behar izan dituzten oztopoak ezagutzea izan zen helburua, baita lortu duten mailaren berri izatea ere.