Bihar gauean hasi eta hainbat ekimen antolatu dituzte herriko auzune txiki honetan. Jaiak bihar hasten badira ere, etzi izango dira auzoko jai egunik handiena. Txistularien kalejiraren ostean, meza eta kopaua egingo dira etzi jaiak amaitu aurretik. Dantzak, bertsoak, paella eta txorizo dastaketa, umeentzako jolasak, txokolatada… Adin guztiek gustuko dituzten ekimenak egongo dira.
Bihar
- 21:00etan. Jai hasierako txupina.
- 21:30ean. Salsa Cubana de Bermeo taldearekin dantzak.
Etzi
- 11:00etan. Kalejira txistulariekin.
- 11:30ean. Meza Santua,ostean kopaua.
- 12:30ean. Elai Alai dantza taldearen Dantza Ikuskizuna.
- 15:00etan. Kontsumizio baten truke paella plater baten dastaketa.
- 16:30ean. Umeen jolasak Ehunzango taldearen eskutik.
- 19:30ean. Umeentzako txokolatada.
- 20:00etan. Txorizoa sagardotan dastaketa Auzune tabernaren eskutik.
- 22:00etan. Jaiei amaiera emateko txupina.
–
Lorategietako jaiak