
Argazki lehiaketako irabazlea, ezkerrean
Busturialdeko herri gehienetatik pasatu ondoren, Eara eta Morgara iritsiko da hil honetan Ibilaldiaren argazki lehiaketara aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa. Hala, apirilaren 14tik 24ra Eako Eskolondon ikusi ahal izango da, eta apirilaren 26an eta 27an Morgako kultur etxe berrian.
Herri bietara, alabaina, ekitaldi gehiagogaz dator erakusketa. Izan ere, Ean bitxigintza tailerra ere egingo dute apirilaren 24an, 18:00etan, Eskolondon bertan. Hurrengo egunean, aldiz, 20:00etan plazatik hasita, kalejira egingo dute eatarrek, txistulari, dantzari eta kantariekin.
Bestalde, Morgako XV. azoka egingo dute apirilaren 27an, eta hitzordu hori baliatuta eroango dute
Urdaibai eta Bihozfera erakusketa bertara. Hilaren 26an 17:00etatik 19:30era bisitatu ahal izango da, eta 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 19:30era azoka egunean.