
Ramonetarrak
Zuzen-zuzenean zirkuituaren barruan, Kafe Antzokiaren VI. urteurreneko ekitaldietako bat da emanaldia. 22:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrera 8 euro ordaindu beharko da lehiatilan, eta 6 euro aurretiaz erosiz gero.
Kafe Antzokian bertan, Bermeoko Luma liburudendan, Gernika-Lumoko Ospa tabernan eta
www.kulturalive.com atarian eros daitezke sarrerak.
Bestalde, apirilaren 26an Willis Drummond, Tooth eta Urgatz igoko dira Kafe Antzokiko taula gainera, 22:00etan. Kasu horretan, sarrerak 10 euro balioko du (aurretiaz 8 euro), eta aipatutako lekuetan erosi ahalko dira sarrerak.