Ibilaldiaren alde, etxean garaipena
Ibilaldiaren aldeko aldarria Gernika-Lumoko Maloste kiroldegiraino eraman zuten atzo arratsaldean saskibaloiko jokalariek: 61-59 eginda gailendu ziren, Gernika KESBekoak Euskal Selekzioaren aurkako partiduan. Maloste jendez bete zen Ibilaldiaren aldeko «giro polita» sortuta eta horregatik, «pozik» dira Ibilaldia elkartekoak. Hasieratik erritmoa finkatu zuen etxeko taldeak; azken minutuetan sartutako saskiratzea oso erabakiorra izan zen eta gernikarrak markagailuan aurretik ipini zituen, partidua irabazteko adorea emanda.