
Nick Haslam eta Solanche Eggermont kazetariak izan dira Urdaibain, Gautegiz Arteagako zentroari buruzko artikulu bat egiteko asmoa baitute. Hori horrela, lau eguneko egonaldia egin dute, bertatik bertara izanez Aranzadik kudeatzen duen zentroaren lanaren berri. Besteak beste, eraztunketa zientifikoa nola egiten den ikusi ahal izan dute, Esfortzu Konstanteko Estazioak ezagutu baitituzte. Horrela, “hainbat espezieren markaketan eta jarraipenean parte hartu dute”.
Aranzadik Gautegiz Arteagako Oruetako urmaelean enararen eztei aurreko migrazioaren jarraipena nola egiten duen ere ezagutu ahal izan dute kazetariek. Urdaibai Bird Centerrek azaldu duenez, “liluratuta” egon ziren, ehunka enara arratsaldero lezkadietako etzalekuetara doazela ikustean. Eraztunketan eta askapenean lagundu ostean, Europarantz egiten duten bidaiari buruzko azalpenak jaso zituzten. Bestalde, arrano arrantzalearen berreskurapenerako proiektuaren berri ere eduki zuten, eta inguruko esk0lek proiektuan daukaten parte hartzeagaz “harrituta” gelditu ziren.
Urdaibai Bird Centerrek azaldu duenez, “aldizkari entzutetsu hau hainbat gairi buruz aritzen da; esaterako, gai kulturalez, etnografikoez, basabizitzaren ingurukoez, abentura eta esplorazioari buruzkoez… horiek guztiak kalitate handiko argazkiekin ilustratuta”.