Bigarren eskuko objektuen merkatu txikia egingo dute Bermeon, hilaren 26an
Haitz Nagusije elkarteak berriro antolatu du merkatu txikia, herritarrek objektuak salerosi edo truka ditzaten. Koadroak, bitxiak, jostailuak, arropak, eskulanak, liburuak, diskoak… denetik sal dezaketela esan du Bermeoko elkarteak. Parte hartzeko, alabaina, aldez aurretik eman behar da izena Gizarte eta Kultura Etxean.
Azoka apirilaren 26an izango da, 10:30etik 14:30era, Sabino Arana enparantzan.
