3. eta 4. kinielak jokatuko dituzte bihar eta etzi, Gernika-Lumon
Barikuetan Jai Alai kiniela amerikar txapelketagaz jarraituko dute Aste Santuko oporretan Gernika-Lumon. Hirugarren eta laugarren kinielak jokatuko dituzte puntistek bihar eta etzi; gaztetxoek 19:00etan hasiko dituzte, eta nagusiek, berriz, 20:00etan.
Egunotako opor egunak aprobetxatuz, jendea frontoira erakartzea da antolatzaileen helburua.
Bihar bertan jokatuko dute hirugarren kiniela eta honako bikoteek parte hartuko dute: Urrutxua/Oar-Arteta, Roke Alberdi-Madari, Martija/Zabala, Jon Barandika/Ubilla-Xabier Barandika/Leke eta Asier/Urtubi. Etzi ere aterako dira puntistak pilotalekura: Roke Alberdi/Urtubi, Ander/Madari, Urrutxua/Ubilla, X.Barandika/Oar-Arteta, Asier/Leke eta J.Barandika/Zabala.