
Bermeoko plaza biziberritzea helburu, udaberriko azoka egin zuten zapatuan Bermeon, tokiko eta sasoiko produktuak eskainiz. 09:00etatik 15:00etara, baserriko lehen mailako produktuak aritu ziren saltzen udal azokan, eta, gainera, bertoko artxoa, txakolina eta sagardoa izan ziren dastagai. Bigarren eskuko merkatuagaz eta umeentzako tailerrekin, eskaintza borobildu zuten.
Hainbat herritarrek bakarrik ez, Kalinpan edari isotonikoak ere parte hartu zuen azokan. Izan ere, Udalaren arabera, hizkuntza bat bizirik dago kalean eta herritarren artean badago, eta, horregatik, kaleko ekitaldietan izango da Kalinpan; “euskaraz beteta dagoen edalontzi horretatik herritarrei edaten emateko”.