Roke Alberdi da gaur gaurkoz zesta-puntako kiniela txapelketako lider
Amerikar erako kiniela txapelketako bigarren saioa jokatu zuten joan den barikuan Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Nagusietan, Ubillak eta Xabier Barandikak irabazi zuten, baina Roke Alberdi da gaur gaurkoz liderra, tanto gehiago zenbatu baititu. Hurrenez hurren, Xabier Barandika, Oar-Arteta eta Ubilla dira hurrengoak.
Gaztetxoei dagokienez, Lezamiz eta David nagusitu ziren barikuko saioan, baina, tantoak zenbatuta, Iker da sailkapenaren buru. Lezamiz, David eta Goitia dira hurrengoak, hurrenez hurren.