
Movistar taldeko Gorka Izagirreren batera azken kilometroak ihesean egin ostean, gernikarrak Zornotzako Udaberriko 60. Klasika irabazi zuen atzo, azken sprint-ean. “Pozik” agertu da Bilbao bere lehen garaipenarekin, izan ere, Izagirre “indartsu” zegoen atzoko ihesaldiari begira, baina azken momentuan, zentimetro batzuengatik bada ere, gernikarraren bizikletaren gurpila sartu zen lehenago helmugan.
Modu horretan, Caja Rural-Seguros RGA taldeko Peio Bilbao txirrindulari gernikarrak bere lehen garaipena eskuratu du profesional mailan. Atzo Bilbaok lortutako klasikarekin, denboraldiko bigarren garaipena lortu du bere taldeak.