Ajangiztarrek ere erabakitzeko eskubidearen alde daudela adierazi dute, herrian bertan grabatutako bideo baten bidez. Atzo eguerdian egin zuten bideoaren aurkezpena, Mendieta auzoan. Frontoian bildu ziren herritarrek zuzenean ikusi ahal izan zuten bideoa, horretarako beren beregi ipinitako pantaila bati esker.
Ekitaldiaren ostean pintxo-triki-poteoa egin zuten ajangiztarrek, eta goizean zehar ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen 123 kilometroko giza katean parte hartzeko metro sinbolikoak erosteko aukera eduki zuten. Bide erdia baino gehiago eginda dagoen arren, nork bere harri koxkorra jartzeko garaia dela esan du Gure Esku Dagok, eta, beraz, herriz herri zabaldutako bulegoetan nahiz kalean jartzen ari diren mahaietan metroak erosteko deia egin die herritarrei.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.