Bermeoko Alde Zaharreko sutearen lehenengo urteurrenarekin bat eginda, Bermeo Suten kaltetuen elkarteak ekitaldi solidario bat egin zuen barikuan bertan Kafe Antzokian. Hain zuzen, Barrueta Arte Elkartearen eta Euskal Akuarelarien elkarteak dohainik emandako artelanak zozkatu zituzten bertan; koadro guztien irabazleen zenbakiak atera zituzten, baina soilik zazpi banatu zituzten, gainontzeko irabazleak ez direlako oraindik agertu. Bermeo Sutenekoek jakinarazi dutenez, zenbaki saridunen zerrenda herrian zehar jarriko dute gaurtik hasita. Hala, sarituek maiatzaren 11ra arte izango dute koadroak eskuratzeko aukera. Horretarako, Bermeo Sutenekoekin eta Kultura sailekoekin jarri beharko dira harremanetan.