Duatloi motz txapelketa irabazi du Urdaitriko Julen Larruzeak
Azkoitiko XV. Duatloia jokatu zen zapatuan, Azkoitiko Triatloi Taldeak antolatuta. Distantzia motzekoa (9,9 km – 34 km – 4,5 km) izan zen proba, eta, gainera, Euskadiko duatloi motz txapelketa ere zegoen jokoan Euskal Herriko zirkuituko zortzigarren proba puntuagarria izan zen horretan. Gizonezkoetan Urdaitri Triatloi Taldeko Julen Larruzeak (01:39:06) irabazi zuen, eta emakumezkoetan Urola Triatloi Klubeko Ibone Sanchezek (01:57:19). Ondorioz, 2014. urteko Euskadiko duatloi motz txapelketa irabazi dute biek.
Podiumarekin jarraituz, bigarren Ander Agirrek (01:39:56) eta Lourdes Oiartzabalek (02:01:27) egin zuten –biak Antxintxika taldekoak–, eta hirugarren, berriz, Alberto Diazek (01:40:33) eta Nerea Gambrak (02:01:36). Taldeka, emakumezkoetan zein gizonezkoetan, Antxintxika Servimasa Triatloi Taldea talde debagoienatarra izan zen garailea. Busturialdeko gainontzeko parte hartzaileei dagokienez, azken asteetakoemaitzei eutsi die Bilbaotri taldeko Inma Ruiz gernikarrak, Azkoitin ere bosgarren helmugaratu baitzen. Sailkapena: Gizonezkoak:- Julen Larruzea (Urdaitri TT) 1:39:06
- Ander Agirre (Servimasa TT) 1:39:56
- Alberto Diaz (Gasteizko Bulletvan TKT) 1:40:33
- Gontzal Bilbao (Independentea) 1:40:35
- Aitor San Vicente (Bilbaotri) 1:40:36
- Jon Telleria (Urola triatloi kluba) 1:40:44
- Iñigo Olano (Extrem Zornotza) 1:40:46
- Iñigo Arregi (CD Erreka KE) 1:40:53
- Miguel Ferrer 1:40:59
- Iker Plagaro (Basque tribe) 1:41:01
- Ibone Sanchez (Urola triatloi kluba) 1:57:19
- Lourdes Oiartzabal (Antxintxika servimasa) 2:01:27
- Nerea Gambra (k-0 triatloi taldea) 2:01:36
- Uribarri Egia (Abadiñoko laubideta t.k.e.) 2:01:40
- Inmaculada Ruiz (Bilbaotri) 2:01:44
- Leire Etxezarreta (Trigoi TT) 2:02:54
- Nerea Arregi (Antxintxika servimasa TT.) 2:04:44
- Raquel Alonso (Antxintxika servimasa TT) 2:04:52
- Eguzkiñe Aspiazu (Ezkerraldea triatloi taldea) 2:05:22
- Naroa Arrieta (k-0 triatloi taldea) 2:05:40
