250 lagun inguruk adierazi diete babesa Totorikaguenako beharginei
http://youtu.be/wOfCeRlwGjQ
Manifestazioan Gernika-Lumoko eta inguruetako 250 lagun inguruk parte hartu zuten. Lanpostu duinen defentsan, kaleratzerik ez! lelopean herriko kaleak zeharkatu zituzten beharginek, enpresako dendetan eta udaletxearen ondoan geldialdiak eginez. Super Toto ez itxi! eta Borroka da bide bakarra! oihuak ozen etzun ziren herriko kaleetatik.
Eguaztenean Lan Ikuskaritzan batuko dira bi aldeak
Eguaztenean (hilaren 16), Totorikaguenako beharginak enpresako arduradunekin batuko dira, Lan Ikuskaritzan. Erakunde horrek enpresaren itxiera prozesua babesten duen edo ez esango du. Totorikaguenakoek jakinarazi dutenez, Lan Ikuskaritzak ez ditu datu ekonomikoak kontuan hartzen. Horren ordez, akordiorako saiakerak baloratzen ditu, eta Gernika-Lumoko enpresan ez da horrelakorik gertatu. Hala, itxierak Lan Ikuskaritzaren babesa jasotzea arraroa litzatekela esan dute langileek.


























