Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Gaztemunduri Ateak Ireki
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
Sartu
EuskaraKultura

Monasterio eta Barrenaren bertsoak izan dira onenak bertsopaper lehiaketan

Busturialdeko Hitza
Busturialdea
2014/04/09
Bermeoko X. Bertsopaper lehiaketak baditu irabazleak: Ager Monasterio eta Lore Barrena. Gaur goizean jakinarazi ditu Bermeoko Udalak aurtengo bertsopaper lehiaketako irabazleak Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian. Hala, azaldu dutenez, lehenengo mailan (11 eta 14 urte bitartekoak) Monasterioren bertsoa jo dute irabazletzat Lilibertso bertsolaritza taldeko kideek, eta Barrenarena bigarren mailan (15 eta 18 urte bitartekoak).
Lore Barrena bigarren mailako irabazlea bere bertsoa abesten

Lore Barrena bigarren mailako irabazlea bere bertsoa abesten

Aurreko urteetan legez, aurten ere, parte hartze handiagoa egon da lehenengo mailan; guztira, 118 bertso aurkeztu dituzte lehiaketara: 115 lehenengo mailan eta 3 bigarrenean. Iaz baino parte hartze txikiagoa izan da aurten –iaz, gutzira, 183 gaztek parte hartu zuten–; dena den, hurrengo urtean ikasle gehiagok parte hartzea espero du Bermeoko Udalak. Eleizalde ikastolako, Sagrado Corazon ikastetxeko eta Bermeoko institutuko ikasleak izan dira gaurko sari banaketan, eta horiekin batera izan dira Lilibertsoko Jon Arano eta Mikel Retolaza. Irabazleei zein parte hartzaileei bertsoak kantatu dizkiete natxituarrak eta busturiarrak, eta horien bitartez, ikarak kentzeko eta bertsotan aritzeko gonbitea egin diete. ‘Eguraldia’ izenburupean aurteztu du bere lana Monasteriok, eta “gaia osotasunari begira heldu duela, errima oso aberatsa erabili duela, ideien koherentzia erakutsi duela, historia garatzerakoan ordena logiko bat erabili duela eta amaiera borobila eman diola” iritzita aukeratu du epaimahaiak lehenengo mailako irabazletzat. Barrenak, berriz, “neurri eta errima aldetik arau guztiak bete ditu, gaia era egokian garatu du, bertsoen arteko joskura polita egin du eta zeinbat ideia original sortu ditu ‘Euskarari’ bertsoagaz”, epaimahaiaren ustez. Udalak jakinarazi duenez, Bertsopaper lehiaketagaz “gaztetxoen artean bertsozaletasuna sustatu eta gazteei euskal kultura sortzeko bidea egiteko leku bat eskaini gura da”.  Hala, aurten parte hartutakoei eskerrak emanez, datorren urtean ere parte hartzeko gonbitea egin die Bermeoko ikasleei, “bertsoekin gozatzen eta jolasten jarrai dezatela” desioz.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Bizkaia, Kirola

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.