
Gernika-Lumoko eskoletako ikasleek hasi dituzte Idazlan Koadernoetako irakurraldiak. Hain zuzen, gaur LHko ikasleek irakurri dituzte maila horretako idazlan sarituak. Urtero bezala, literatura eta antzerkia uztartu dituzte antolatzaileek. Hala, gaurko saioan piratak izan dira protagonista. Literatura deituriko altxorraren bila zebiltzan pirata horiek.
Bihar, DBHko ikasleak igoko dira taula gainera. Hain zuzen, Lizeo Antzokian irakurriko dituzte idazlan sarituak, 11:00etatik aurrera.
Bestalde, barikura bitartean Idazlan Koadernoetako azalak jarri dituzte ikusgai, Lizeo Antzokian bertan.