Condor Legioak Gernikan eragindako suntsipena. 36-37ko gerra nazien bidegabekeria, iragana eta oraina da erakusketaren izenburua, eta hilaren 27ra arte egongo da Gernika-Lumoko kulturarako fabrika sozialeko lehenengo solairuan, 16:30etik 20:00etara. BASKale elkarteak antolatu du erakusketa, eta Condor Legioaren “jatorria, bilakaera historikoa, zeuzkan helburuak eta XX. mendeko historia asaldatuaren baitako testuingurua” ezagutzeko aukera ematen du.
Iazko maiatzean Elai-Alai aretoan egon zen ikusgai
Condor Legioak Gernikan eragindako suntsipena. Orduko hartan azaldu zutenez, Alemaniako historialari batzuek osatuta dago, “Alemaniako gobernu askok izkutatu eta memoria kolektibotik ezabatu nahi izan dituzten gertaera ilunak argitan” jarriz.