
‘Olabarriko errota’ izeneko argazkia, Aitor Gonzalezena
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Uraren Mundu Mailako egunaren harira antolatutako argazki lehiaketako irabazlearen berri eman du. Uraren eta energiaren arteko erlazioa edo elkarrekintza erakutsi behar zuten irudiek, eta epaimahaiak erabaki du Aitor Gonzalez Barinagarrementeria gernikarraren
Olabarriko errota izan dela onena. Horri esker, bi pertsonarentzako asteburu bateko egonaldia irabazi du Gonzalezek, Lurdeia nekazalturismo ekologikoan.
Iker Pardo Abaliarena izan da, bestalde, bigarren argazki hautatua.
Usunbeltza du izenburu pardoren argazkiak. Bi pertsonarentzako Urdaibaiko paduretara irteera eta Euskadiko Biodibertsitate Zentrora bisita gidatu bat irabazi ditu Pardok.