
Ainhoa Etxaide Totorikaguenako langileekin
Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko arduradun nagusia Gernika-Lumoko Totorikaguena enpresako beharginekin batu da gaur. LABekoak elkartasuna adierazi die langileei, beraien eskubideen defentsan borrokan jarrai dezaten. Elikagai enpresako langileek aste bete daramate greba mugagabean, eta hilaren 12an manifestazio bat egingo dute, Gernika-Lumon bertan.
Herritarrei parte hartzeko deia egin diete beharginek. Izan ere, eenpresako jabeek negoziaketarako borondaterik ez dutela agertu jakinarazi dute. Hala, langileak kaleratzeen zain daude. Totorikaguenak duela bi aste inguru jakinarazi zien langileei hiru lantokiak zarratuko dituela, behargin guztiak kaleratuz. Horrez gain, bestalde, hiru hilabete eta erdiko soldatak zor ditu Totorikaguenak.
Gernika-Lumoko langileekin batu ostean, Ainhoa Etxaide Bermeoko Salica enpresako beharginekin batuko da. Adierazpenak egitea espero da.