
Lanuztea egin dute Salica enpresako beharginek, hitzarmen kolektiboaren alde
Bigarren lanuztea egin dute gaur Bermeoko Salica enpresan, laan baldintza duinak eskatzeko. Negoziazio kolektiboa berritzeko exijitu dute gaur ere kontserba enpresa horretako langileek. Ordubetez, produkzioa geratu egin dute gaur ere.
Enpresa kanpoan protesta egin dute beharginek, eta LAB sindikatuko idazkari nagusi Ainhoa Etxaide ere Bermeoko enpresa horretan izan da gaur. Esan duenez, kontserba enpresako langileei duintasuna zor diete, bereziki emakumeak diren sektore horretako beharginei lan baldintza duinak zor dietelako. “Sektore honek bizi duen errealitatea salatzen dugu, prekarietateak zuzentzen eta markatzen duen errealitatea delako”. Prekarietate horri aurre egiteko langileek duten bitartekoa negoziazio kolektiboa dela esan du Etxaidek, “baina lan erreformaren babespean, gauzak hobetzeko baino, egoera kaskartzeko eta sektorea gehiago prekarizatzeko erabili nahi dute”.
Sektore honek bizi duen errealitatea salatzen dugu, prekarietateak zuzentzen eta markatzen duen errealitatea delako”

Salica enpresako beharginekin izan da LABeko idazkari nagusia
Hala, hitzarmen kolektiboaren blokeo egoerarekin apurtu nahi dute bai LAB sindikatuak eta baita langileek ere. “Insituzioek babesik ematen ez dutenean antolatzea eta kolektibo gisa jardutea besterik ez zaigu geratzen, ahalik eta batasun handiena lortzeko eta eskubideen alde borrokatzeko”, aiptu du LABeko idazkari nagusiak.