
Batez ere, kosmetikoak lapurtu zituzten atxilotuek
Ertzaintzak jakinarazi duenez, atxilotuek 800 euroko balio zeukaten produktuak lapurtu zituzten, Foruko supermerkatu baten. Produktu horiek arropa artean ezkutatuta lapurtu zituzten, 20 eta 25 urte bitarteko gazteek.
Supermerkatuko langileek lapurreta salatu eta gutxira atxilotu zituzten lau gizonezkoak, Bermeorantza zihoazenean. Lapurrek desodoranteak, bainu gelak, eta kosmetikoak ostu zituzten. Bestalde ibilgailuaren barruan zeuden ezaugarri bereko hainbat produktu ere atzeman zituen Ertzaintzak. Ustez, legez kanpoko jatorria zuten produktu horiek ere.
Atxilotuek aurrekariak zituzten. Hala, Ertzaintzak epailearen esku utziko ditu datozen egunetan.