
Iazko parte hartzaileak
Udalak eta Oilargane elkarteak antolatuta, Bertsolaritzen bertso idatzien lehiaketa egingo dute Mendatan, domekan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, izen ematea 10:30ean zabalduko dute. Lehiaketa, bestalde, 11:00etan hasiko da.
Lehiaketan eskualdeko, Zornotzako eta Munitibarko gazteek parte hartu dezakete. Mendatako bertso idatzien lehiaketan parte hartzeko, baina, eskoletako hautaketa saioetan ere parte hartu behar izan dute gazteek. Libretik apuntatzeko salbuespen bakarrak, eskolan hautaketa saiorik ez egitea, edo eskualdetik kanpo ikastea dira.
Antolatzaileek hiru maila zehaztu dituzte: 12 urtez azpikoak, 12eta 14 urte bitartekoak, eta 15 eta 18 urte bitartekoak.