
Emakume bat Kellyren lana begiratzen
Bonbardaketaren 77. urteurrenaren atarian, William Kelly artista australiarraren lana berreskuratu du udalak, lehenengoz udaletxeko sarreran ikusgai jartzeko. Bonbardaketaren gordintasuna erakusten du
Gernika Lekukotasuna lanak.
Ez da lan hori ikusgai jartzen duten lehen aldia, 1998an Euskal Herria Museoan, Bakearen Museoan eta Andra Mari elizan paratu baitzuten. Ondoren, Kellyk gordailuan utzi zuen lana Bakearen Museoan.
Gernika-Lumora birritan etorri ostean, bi hilabete bhar izan zituen australiarrak
Gernika Lekukotasuna margozteko. Udalak azaldu duenez, “egun beltz hartako jazoeretan, Picassoren begietan, San Juan elizan, bonbardaketatik bizirik atera zirenen zerrendan eta txori migratzaileengan pausatu zuen begirada”.