
Jokin Melida Gipuzkoako Gazteria zuzendaria eta Astra Koordinadorako kide bat azalpenak ematen
Gipuzkoako Foru Aldundiko eta herrialde horretako udaletako ordezkariak Astra bisitatzen ari dira. Guztira 55 lagun ari dira parte hartzen bisitan: politikoak eta udal teknikariak besteak beste.
Jokin Melida Gipuzkoako Aldundiko Gazteria zuzendariak jakinarazi duenez, haur, nerabe eta gazteentzako zerbitzua antolatzen ari dira, eta kudeaketa modu desberdinak ezagutu nahi dituzte. Alde horretaik, gipuzkoarrek Baiona (Lapurdi) bisitatu dute dagoeneko, eta gaur Gernika-Lumoko Astra ezagutzen ari dira.
Nagore Narbaiza Bergarako Gazteria teknikariak nabarmendu duenez, batez ere Astra sortzeko eman zen prozesua ezagutu nahi izan dugu”. Izan ere, gazteen, helduen zein adinekoek prozesuan parte hartzea ezinbestekotzat jotzen dute. Narbaizaren ustez,” Astra proiektu eredugarria eta bakarra da Euskal Herrian”. Haren berbetan, “gauza asko eta onak entzun ditugu Astrari buruz, baina ez genuen lehen eskutik ezagutzen”.
Herritarron parte hartzeaz gain, bestalde, Astra Txiki ekimena ere goraipatu du Bergarako teknikariak. Dioenez, Astra horrelako proiektu bat txertatu daitekela ikustea oso interesgarria izan da. Izan ere, Gaztematikak, haurrak, nerabeak eta gazteak batzen ditu. Narbaizaren ustez, “haurrentzako egokia dena guztiontzat da ona”. Hala, sakon aztertu nahi dituzte Astraren sorrera prozesua eta bilakaera, eredua gainontzeko herrietara ere hedatu daitekela deritzotelako.
Arratsaldean Rock Elkartea bisitatuko dute
Bestalde, arratsaldean Iparragirre Rock Elkartea bisitatuko dute gipuzkoarrek. Diotenez, Gipuzkoan ere musika talde asko daude, eta Iparragirre Rock Elkartea bezalako egitasmoek harrera ona izan dezaketela deritzote.