Busturialdeko udalek errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin diete herritarrei
Euskaldunek administrazioarekin «euskaraz aritzeko eskubidea eta beharra» dutela iritzita, Internet bidezko aitorpena, mekanizatua zein autolikidazio proposamena izanik ere, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko herriek.
Udalen arabera, errenta euskaraz egitea «oso erraza» da; hala ere, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea UEMAk eskuorriak banatu ditu errenta aitorpena euskaraz nola egin herritarrei azaltzeko.
2012ko errenta aitorpenak
Ueman dauden herriak
Ajangiz. Guztira, 245 aitorpen; 46 euskaraz, alegia, %18,78.
Bermeo. Guztira, 8.604 aitorpen; 640 euskaraz, %7,44.
Busturia. Guztira, 905 aitorpen; 94 euskaraz, %10,39.
Muxika. Guztira, 717 aitorpen; 74 euskaraz, %10,32.