
Ikurrinari Muxikan egindako omenaldia
Ikurrinaren Aldeko Herri Batzarrak eta Busturiko hainbat taldek (Atxurkulu, Txirrindulari taldea, EA, Sortu, Ernai, Gazte Asanblada, Laia, Zain Dezagun Urdaibai, Irrintzi Alai, Esku pilota, Paresitarrak, Buxuie, Matxinada, Guraso elkartea, Hirugarren Adinekoen Elkartea, Harri Berri, Goitibera taldea, King boxing taldea…) antolatu dituzte martxa eta jaia, datorren domekarako, apirilaren 6rako.
12:30ean abiatuko da martxa, Altamirako plazatik, eta San Kristobal, Sakoneta eta San Bartolometik igaroko da ondoren. 13:30 aldera udaletxe aurrean amaitzea aurreikusten dute, Axpe auzoan. Bertan, parodia bat egiteaz gain, ikurrinaren omenezko dantzak izango dira. Manifestu bat irakurri ostean, txistorra jan bategaz amaituko dute ekitaldia.