
Etor Emanuel Lucio Eceizaren ‘Festako Giltzak’
30 urteko mundakarraren kartela jo du lehiaketako epaimahaiak irabazletzat. Mundakako Udalak jakinarazi duenez, zazpi kartel aurkeztu dituzte aurten lehiaketara. Jaietako kartel lehiaketako irabazlea izateagatik, beraz, 250 euroko saria jasoko du Etor Emanuel Lucio Eceizak. Margolari bik –Maria Eugenia Luzarragak eta Jose Ramon Galdonak eta udaleko Kultura, Gazteria eta Kirol batzordeko eta Hezkuntza eta Turismo batzordeko kideek osatu dute aurten epaimahaia. Horiek lehiaketaren inguruko balorazio ona egin dute.
Iaz, barriz, bost kartel aurkeztu zituzten Mundakako San Pedro jaiak iragartzeko kartel lehiaketara. Horien artean, Irati Posadarena saritu zuten; hala, lehiaketa irabazteagatik, 300 euro jaso zituen.